XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDERAK 1) Atomoaren eta molekularen arteko zein diferentzia ezagutzen dituzu?.

2)Lau lerrotan idatz ezazu atomoei buruz dakizuna?.

3) Zein da E.A.E.I.ren helburua?.

1. GIDA ATOMOAREN EGITURA EDUKINAK Arretaz irakurri eta azpimarra itzazu ideiarik garrantzitsuenak.

Bost mende Kristo aurretik sumatzen zuten greziarrek atomo izenez deitu zituzten partikula batzuren esistentzia.

Zatiezinak zirela pentsatzen zutelako izendatu zituzten horrela.

Askoz ere geroago, XIX. mendetik aurrera, atomoaren egitura ezagutuz etorri dira pixkanaka, behaketa esperimentalen ondoren formulatutako hipotesitan oinarrituz (ikus 1. Eranskina).

Dalton, Thomson, Rutherford, Bohr eta beste zientzilari batzuren ekarpenek frogatzen dute atomoa ez dela zatiezina eta funtsezko bi parte dituela: -Nukleoa: barneko partea; protoiak (p) eta neutroiak (n) ditu.

- Azala: kanpoko partea; elektroiak (e-) ditu.

Nukleoaren neurriak azalarenak baino askoz ere txikiagoak dira.

Adibidez, nukleoak 1 cm. erradio balu, atomoak 1 km izango luke.

Egitan, ordea atomoaren gutxi gorabehereko erradioa 10-8 cm-takoa da.

Azala / Nukleoa.